XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oillarraren odolez ispiritu txarrak uxatzen.

Beste bide bat auxe da: bi oillo beltz artu eta bidegurutze batera joan.

Ori egiten dionari izaki txiki batzuek agertuko zaizkio, mozorro antzean edo giza-seme itxuran.

Mamarroak, bestemutillak, galtxagorriak, prakagorriak, aidekoak, famerileiak izena dutenak dira; jostorratz-ontzi batean eramaten diranak eta indar izugarriak dituztenak, beuren nagusiari laguntzeko.

Elizari gauez iru jira egin ezkeroz, asten omen da sorgin izaten.

Errezago ei da sorgin izaten astea, sorgin izateari uztea baiño.

Afrikan sorginkerirako bidea auntzen begiak dituzu eta Euskalerrian sorgiñen billeran (akelarrean) akerra nagusi.

Kortako akerrak baditu berebiziko aalmenak espiritu txarrak ikuillutik uxatzeko.

Auntza eta akerra. Zergaitik ote?.